Sarako erretretadunek Leitza bisitatu dute urriaren lehenean eta Iñaki Perurenaren Peru Harri museoa ikusteko aukera izan dute. Asteazkenean 08:30ean abiatu ziren 52 lagun igerilekuko aparkalekutik eta 10:00etan Andoainen gosaldu zuten. Iñaki Perurena jaunak, harri altxatzaile historikoa izandakoak, errezibitu ditu eta bere museoa erakutsi die, aski esplikazio onekin. Badira gauza ederrak, zinez balio du bisitatzea. Ondotik, Leitzako ostatu batean aski ongi bazkaldu dute eta iluntzean Sarako herriko ostatuan hartu dute azken tragoa. Dena aski ongi pasatu da. Herriko kontseilua eskertu dute denek eta galde egin bertze horrelako egun bat antolatzea heldu den urtean. Argazkiak: Ganex
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.