Palestina

Gazako genozidioaren kontra karrikara atera dira berriz herritarrak

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 3a

Elkarretaratzeak egin dituzte Arantzan, Areson, Bera, Elizondon, Goizuetan eta Leitzan.

Argazkiak: Aimar Iparragirre, Eneritz Iraola, Arantza Agirre, Asier Calderon, Haizea Ziluaga, Maribel Taberna eta Maialen Uitzi.

Gazara ailegatu aitzinetik, laguntza humanitarioa eramateko asmoz antolatutako Global Sumud elkartasun ontzidia atzeman eta bertako ekintzaileak bahitu ditu Israelgo armadak. Hori salatu, Palestinari elkartasuna adierazi eta Israel egiten ari diren genozidioa gelditzeko eskatuz, elkarretaratzeak egin zituzten atzo Euskal Herriko bazter aunitzetan, tartean, Arantzan, Areson, Bera, Elizondon, Goizuetan eta Leitzan. Gazarako Mugimendu Globala kolektiboak eta Palestinarekin Elkartasuna taldeak deitutako mobilizazioak izan ziren. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun