Palestina

Global Sumud Flotillaren kontrako erasoa salatzeko karrikara aterako dira gaur

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 2a

Israelgo armadak Gazara laguntza humanitarioa eramateko asmoz antolatutako flotillako ontziak atzematen hasi zen atzo arratsean. Nazioarteko uretan sartu zen Israelgo armada, eta flotillako kideak atxilotzen. Azken berrien arabera, 20 bat ontzi atzeman ditu Israelek, baina gainerakoek Gazarako bidean segitzen dute. 

Flotillari egindako erasoa salatzeko,  karrikara ateratzeko deia egin dute gaurko. Eskualdeko hainbat herritan antolatu dituzte elkarretaratzeak: Beran, Goizuetan, Areson eta Elizondon, 19:00etan paratu dituzte hitzorduak herriko etxeen aitzinean. Leitzan, 18:30ean, elkartuko dira eta Arantzan, 19:30ean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun