Lesakako Ainitze Martinez eta Senpereko Marie Goienetxe larunbat goizean ariko dira Lekunberrin eta Iturengo Dunixe Alberro igandean Navarra Arenan
Irailaren 6an egin zen txapelketa honen lehen sailkapen fasea Zizur Nagusiko pilotalekuan. Gero, txapelketa irailaren 13tik 27ra bitartean jokatu da Aurizberri, Leitza, Agoitz, Tafalla, Erriberri, Uharte eta Iruritako pilotalekuetan eta asteburu honetako finalistak erabaki dira.
Urriaren 4an, larunbatean 10:30ean hasita, jokatuko dituzte lehen finalak Lekunberriko pilotalekuan. Pilota goxuarekin, eskuz binakako finalean artiko dira Ainitze Martinez lesakarra eta Labaka, Fernandezen eta Pequeren kontra. Bigarren mailako paleta goma txapelketan, Campos eta Garmendia, Arrosagarairen eta Irazustaren kontra ariko dira eta elite mailako larruzko paleta txapelketaren finalean, Murillo eta Sarasibar, Nagore eta Senpereko Marie Goienetxeren kontra.
Urriaren 5ean, igandean, 17:30ean hasita, bertze hiru final jokatuko dituzte Iruñeko Navarra Arenan. Promesa mailako eskuz binakako finalean, Crespo eta Arratibel, Sorondoren eta Dunixe Alberroren kontra ariko dira; lehen mailako paleta goma txapelketako finalean, Inunziaga eta Larraza, Eziolazaren eta Eguzkizaren kontra ariko dira eta elite mailako eskuz binakako pilota txapelketaren finalean, azkenik, Ibarrola eta Mendiburu, Salsamendiren eta Mendizabalen kontra.