24 bertsolari ariko dira kantuan eta hamar saio jokatu dituzte: hiru fase eta finala. Bideek bidea da edizio honetarako aukeratu duten leloa.
Honako hauek dira kantuan ariko diren 24 bertsolariak: Oier Urreizti, Haize Lekuona, Aitor Servier, Pettan Prebende, Elixabek Etxandi, Mizel Mateo, Bittor Thikoipe, Maddalen Arzallus, Patxi Iriart, Irati Alcantarilla, Karlos Aizpurua, Maddi Ane Txoperena, Xermin Camblong, Beñat Larrori, Joanes Etxebarria, Miren Artetxe, Nahia Sasco, Ramuntxo Christy, Josu Txoperena, Haira Aizpurua, Xan Alkhat, Johaine Sarraillet, Irantzu Idoate eta Battitt Crouspeyre.
Bertsolari horien artean ez dira izanen orain arte txapeldun izandako Amets Arzallus eta Sustrai Colina. Beraz, aurten txapeldun berria izanen du Xilabak. Gainera, lehenengo aldikoz finalean kantatuko duten sei bertsolarietatik bortzek lortuko dute Bertsolari Txapelketa Nagusirako txartela. Orain arte hiru bertsolarik lortzen zuten.
Fasez fase hauek izanen dira saioak eta datak:
Lehenengo fasea:
- Azaroak 8an Bidarten: Maddi Ane Txoperena, Oier Urreizti, Aitor Servier, Elixabet Etxandi, Nahia Sasco eta Karlos Aizpurua.
- Azaroak 15ean Domintxainen: Xermin Camblong, Haira Aizpurua, Miren Artetxe, Josu Txoperena, Joanes Etxebarria eta Haize Lekuona.
- Azaroak 22an Ainhoan: Battitt Crouspeyre, Johaine Saraillet, Mizel Mateo, Ramuntxo Christy, Patxi Hiriart eta Xan Alkhat.
- Azaroak 30ean: Ligi. Irantzu Idoate, Beñat Larrori, Maddalen Arzallus, Pettan Prebende, Bittor Thikoipe eta Irati Alcantarilla.
Bigarren fasea:
- Abenduak 6an Aiherra: Bidarteko irabazlea, Ligiko irabazlea, puntuazioz hirugarrena, puntuazioz seigarrena, puntuazioz bederatzigarrena, puntuazioz hamabigarrena.
- Abenduak 13an Muskildi: Domintxaineko irabazlea, puntuazioz lehena, puntuazioz laugarrena, puntuazioz zazpigarrena, puntuazioz hamargarrena, puntuazioz hamahirugarrena.
- Abenduak 21ean Hiriburun: Ainhoako irabazlea, puntuazioz bigarrena, puntuazioz bosgarrena, puntuazioz zortzigarrena, puntuazioz hamaikagarrena, puntuazioz hamalaugarrena.
Final aitzinekoak:
- Urtarrilaren 10ean Baigorrin: Muskildiko irabazlea, puntuazioz lehena, puntuazioz hirugarrena, puntuazioz bosgarrena, puntuazioz zazpigarrena, puntuazioz bederatzigarrena.
- Urtarrilaren 17an Bardozen: Aiherrako irabazlea, Hiriburuko irabazlea, puntuazioz bigarrena, puntuazioz laugarrena, puntuazioz seigarrena, puntuazioz zortzigarrena.
Finala:
- Urtarrilak 31n Donibane Lohizunen: Baigorriko irabazlea, Bardozeko irabazlea eta puntuazioz hurrengo lauak.