Nahia Bertiz eta Goiuri Zabaleta Hiru Hiriburuak txapelketako finalerdietan izanen dira

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 29a

Hogeita hamabortz partida jokatu zituzten larunbatean Gasteizen, Hiru Hiriburuak txapelketako finalerdietako protagonista zein izanen diren erabakitzeko.

Hiru Hiriburuak txapelketa hasi zen larunbatean Gasteizko Beti Jai instalazio bikainetan. Bortz pilotaleku, 70 pilotari hiru mailatan banatuta, 35 partida, emozioa borborka, ilusioa gainezka… giro ederrean jokatutako erabateko pilota maratoi baten ondotik, dagoeneko ezagun dira datorren astean Bilboko Esperantza pilotalekuan finalerdiak jokatuko dituzten pilotarien izenak.

Elite mailan Sunbillako eta Leitzako pilotariek bezalaxe, Dunixe Alberro iturendarrak ere finalerdietarako txartela lortu du gazte mailan

Larunbateko kanporaketen ondotik, honako hauek izan dira hurrengo igandean Bilboko Esperantza pilotalekuan jokatuko diren finalerdietarako sailkatu diren bikoteak.

Gazteen mailan, June Zabala eta Izar Etxezarreta, Itsasne Lizarralderen eta Izaro Sistiagaren kontra jokatuko dute lehen finalerdia eta Intza Arrutik eta Dunixe Alberro iturendarrak, Garazi Nisaren eta Irati Benitoren kontra, bigarrena. Promesa mailan Urrutikoetxea-Berasaluze /Arratibel-Galardi eta Insausti-Betegi Lopez de Okariz-Udane Ozaeta izanen dira finalerdietako norgehiagokak eta elite mailan, Salsamendi eta Nahia Bertiz sunbildarra, Etxegarairen eta Gaminderen kontra ariko dira lehen finalaurrekoan eta Arrizabalaga eta Bergara, Goiuri Zabaletaren eta Mendizabalen kontra bigarrenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun