Hamalau bikote aritu dira eta bortz bizkorrenak izanen dira urriaren 18an Antsoaingo finalean
Eltsoko Ainhoa Iraizoz eta Iraizozko Josetxo Barberena izan ziren bizkorrenak (04.22). Minutu erdi baino gehiagoko aldea atera zioten bigarren izan ziren Antsoaingo Irune Biurruni eta Arraiozko Daniel Saldiasi (4.57). Segundo bat beranduago akitu zuten lana Mendaroko Uxue Ansorregik eta Arostegiko Julen Kañamaresek (4.58). Laugarren postua Iruritako Leire Arraztoak eta Arraiozko Xabier Urrutiak eskuratu zuten (05.07) eta bosgarrena, Iruñeko Uxue Rodriguezek eta Elkarteko Iosu Huartek (5.14). Hamar kirolari hauek izanen dira, beraz, Antsoaingo finalean.
Finaletik kanpo gelditu ziren, seigarren postuan, Elkarteko Nerea Huarte eta Lur Gil (05.33), Berriozarko Aurkene Aroca eta Barañaingo Raul Zelaieta (05.58), Iruritako Saioa Dendarieta eta Xabier Mitxelena (06.08), Almandozko Nerea Sarratea eta Anizko Jon Irigoien (06.13), Arraizko Miren Eizmendi eta Berriozarko Oier Aizkorbe (06.14), Eltsoko Maria Iraizoz eta Iraizozko Jon Etxeberria (06.20), Sunbillako Esti Gastearena eta Unai Bertiz (07.00), Zenozko Orein Mondragon eta Maika Iraizoz (08.04) eta Osakarko Maider Erize eta Iruñeko Odei Larunbe (09.08)
Txapelketa absolutuko finalarekin batera 21 urtez azpikoen txapelketa ere jokatuko da Antsoainen urriaren 18an. Txapelketa nagusian, hamabortz korte egin beharko dizkiote 45 ontzako enborrari.