Emakumeen eskubaloi taldeek ligari ekinen diote asteburuan

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 26a

Baztango BKT eskubaloi talde nagusiak Txantrean jokatuko du denboraldiko bere lehen partida, ligan. Aurten entrenatzaile berriak izanen ditu taldeak: Joxe eta totu Iturzaeta anai-arrebak, Gurutze Aizpuru eta Itsaso Salaburu.

Futbolean, etxean jokatuko dute Baztan, Doneztebe, Beti Gazte eta Gure Txokoako talde nagusiek.

Iraileko azken asteburuan dagoeneko aunitz dira denboraldiari ekin dioten taldeak. Eskubaloian, Errekako gizonezkoak oraindik kopan ari dira eta 25-21 irabazi zuten atzo Donezteben, Atarrabiako Beti Onak taldearen kontra, baina Errekako eta BKTko emakumeek ligako lehen partida jokatuko dute asteburuan. Futbolean, etxean ariko dira Baztan, Doneztebe, Beti Gazte eta Gure Txokoako talde nagusiak eta etxetik kanpo erregionaleko Baztan. Leitzako Aurrerak atseden izanen du. Errugbian, Sarako Izarrako gizonezkoek Landetan jokatuko dute berriz ere, ligako bigarren partida.

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

Baztan KE – Rotxapea CD, larunbatean 18:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe FT – CD Ondalan, igandean 17:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Beti Gazte – Mondragon, larunbatean 17:00etan Lesakako Mastegin.

Nafarroako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Arga Ibaia KE - Baztan KE B, igandean 18:30ean Iruñeko San Jorgen.

Aurrera KE atsedena.

Gipuzkoako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Gure Txokoa – Trintxerpe CD, larunbatean 18:30ean Berako Matzadan.

Nafarroako mutil jubenilen gorengo mailan

Baztan KE A – CD Iruña, igandean 18:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe FT – CD San Cernin, larunbatean 17:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

Baztan KE B – CD San Ignacio B, igandean 16:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailan

Gure Txokoa – Martutene KE, larunbatean 16:00etan Berako Matzadan.

Gipuzkoako mutil jubenilen gorengo mailan

Hondarribia B - Beti Gazte, larunbatean 18:00etan Hondarribiako Ondartzan.

Nafarroako mutil kadeteen lehen maila autonomikoan

Baztan KE – Peña Sport FC, larunbatean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan 

Baztan KE B – Gazte Berriak Ansoain B, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe FT A – JD San Jorge A, larunbatean 11:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

CD Asdefor A - Aurrera KE, larunbatean 17:00etan Iruñeko Larrabiden.

UD Mutilvera A - Doneztebe FT B, igandean 11:00etan Arangurenen.

Gipuzkoako mutil kadeteen ohorezko mailan

Beti Gazte – Hondarribia FE, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailan

Gure Txokoa – Santo Tomas Lizeoa, larunbatean 12:00etan Berako Matzadan.

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailan

Hondarribia FE – Gure Txokoa, larunbatean 12:00etan Hondarribiako Ondartzan.

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailan

Beti Ona CD – Gure Txokoa B, larunbatean 09:30ean Errenteriako Beraunen.

Gure Txokoa A – Beti Ona CD – Erain B, larunbatean 10:00etan Berako Matzadan.

Martutene KE B – Beti Gazte, igandean 09:30ean Martutenen.

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

Baztan KE A – CD Ademar, larunbatean 15:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

CD Asdefor B - Doneztebe FT, igandean 16:00etan Iruñeko Amigó ikastetxean.

CD Cendea de Zizur - Aurrera KE, larunbatean 12:00etan Astrainen.

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

CD Asdefor B – Baztan KE B, larunbatean 15:30ean Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Gipuzkoako infantil nesken lehen mailan

Gure Txokoa – Intxaurdi KE, igandean 17:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako neska kadeteak

Baztan KE – CD Valle de Egues, igandean 11:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Beti Kozkor KE - Aurrera KE, igandean 16:00etan Lekunberriko Plazaolan.

Beti Gazte atsedena.

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoen kopan

Erreka KE 25 – Beti-Onak 21, ortzegunean jokatua.

Emakumeen ligan

Transportes Royo Calasancio - Erreka KE, larunbatean 17:30ean Logroñon.

UDC Txantrea – BKT Baztango Kirol Taldea, larunbatean 16:30ean Iruñeko Jesuitinas kiroldegian.

Neska jubenilak ligan

BM Noain – BKT Baztango Kirol Taldea, igandean 12:00etan Noainen.

Mutil jubenilak ligan

BM Bardenas - Erreka KE, larunbatean 16:00etan Tuteran.

Mutil kadeteak kopan

UDC Txantrea - Erreka KE, larunbatean 11:30ean Txantrean.

Neska kadeteak kopan

Baztango BKT atsedena.

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, Frantziako 3. maila erregionalean

Etoile Sportive Miramontoise - Sarako Izarra, igandean 15:30ean Landetako Miramont-Sensacq-en.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun