Taupa euskaltzaleen mugimenduak Nafarroako koordinatzaile lanpostuaren deialdia atera du

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 25a

Oskar Zapata, Taupa mugimenduaren koordinatzailea Nafarroan eta Ana Ollo, Nafarroako Gobernuaren lehendakariordea, Euskaraldiaren VI. edizioaren lankidetza hitzarmena sinadura ekitaldian.

Taupa euskaltzaleen mugimenduak Nafarroako koordinatzaile izateko pertsonaren bila dabil. Lanpostu honen eginkizunen artean egonen dira Nafarroarako estrategia orokorra definitu eta gidatzea, eta herrialdeko euskaltzaleen mugimendua artikulatu, indartu eta dinamizatzea, betiere, erakundearen misioa zein den kontuan hartuta. Izangaiek, oskar@taupamugimendua.eus posta elektronikora bidali behar dute euren CVa.

Koordinatzailearen funtzioak:
  • Pertsonen kudeaketa. Nafarroako ekipoa zuzentzea.
  • Nafarroan Taupak garatzen dituen egitasmoen zuzendaritza.
  • Lurraldeen arteko koordinazioa bermatzea.
  • Harremanak egitea: instituzionalak, politikoak, sozialak.
  • Diskurtsoak lantzea eta gizarteratzea.
  • Baliabideak lortzea.
  • Taupa euskaltzaleen mugimendua zaintzea.
Lanposturako oinarrizko eskakizunak:
  • Euskara ongi menderatzea.
  • Gidabaimena eta autoa edukitzea.
Baloratuko da:
  • Gizarte zientziekin harremana duten ikasketak edo eskarmentua.
  • Soziolinguistikari buruzko ezagutza.
  • Kudeaketan eta planifikazioan eskarmentua.
  • Harremanetarako gaitasuna.
  • Taupa euskaltzaleen mugimendua ezagutzea.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun