Leitzako ateraldirako izena emateko azken egunak dituzte Sarako erretretadunek

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 23a

Sarako erretretadunek 2018an Azpeitira egin zuten ateraldia. Urriaren lehenean Leitzara joanen dira.

Sarako erretretadunen urteko ateraldia iraganen da urriaren lehenean, Nafarroako Leitza herrirat. Autobusa asteazken horretan 08:30ean abiatuko da igerilekuko aparkalekutik. Bidean gosaria, Iñaki Perurena jarri altxatzailearen Peru Harri museoaren bisita Leitzan, bazkaria Leitza aldean eta herrirat itzuli arratsalde apalean, azken hurrupa Saran herriko etxeko ostatuan egiteko.

Buruilaren 24 aitzin eman behar da izena herriko etxean

Zuen izenak eman buruilaren 24 aitzin deituz herriko etxera (05 59 54 20 28). Parte hartzea 30 euro bakoitzak eta bikoteak 45 euro. Norbaitek behar balu autobusera ekartzea, izena ematean abisatu behar luke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun