[ARGAZKIAK] Baztango eta Xaretako eskola ttikien besta Oronoz-Mugairin ospatu dute

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 22a

Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdiko eskola ttikien besta handia ospatu zuten larunbatean Oronoz-Mugairin, bero sargoria lagun zutela. Oronoz-Mugairiko erraldoiek ongietorria egin zieten parte-hartzaileei eta gero, oinezko txangoa egin zuten ttikienek herrian barrena eta koxkorragoek baserrietan barrena.

Bazkaria baino lehen ipuin kontalaria aditzeko eta aurpegia margotzeko aukera izan zuten. Haurrek puzgarriekin, jokuekin, zaldi ibilaldiekin, musikarekin eta zozketarekin gozatzeko modua izan zuten eta sotopilak izan zituzten meriendatzeko. Heldu den urteko besta Erratzun ospatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun