Nafarroako master pala txapelketako finaletan eskualdeko pilotariak nagusi

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 22a

Nafarroako master pala txapelketako lehen eta bigarren mailako txapeldun eta txapeldun ordeak, antolatzaileekin, sariak banatu ondotik.

Lehen mailako finalean Albiasu narbartearrak eta Continek 25-23 irabazi zieten Zigako Igoari eta Narbarteko Iriarteri eta bigarren maiakoan, Elizegi gartzaindarrak eta Zubialdek 25-13 irabazi zieten Martinez anaiei.

Nafarroako master pala txapelketako finalak jokatu dituzte asteburu honetan Iruñeko Lopez pilotalekuan. Lehen mailan, Narbarteko David Albiasuk eta Otsagabiko Martin Continek 25-23 irabazi zieten Zigako Mikel Igoari eta Narbarteko Julen Iriarteri. Bigarren mailan, berriz, Gartzaingo Aritz Elizegik eta Etxauriko Xabier Zubialdek 25-13 irabazi zieten Iruñeko David eta Julen Martinez anaiei. David Albiasuri pilotari onenaren saria ere eman zioten.

Contin eta Albiasu txapeldun lehen mailan. Narbartekoak pilotari onenaren saria ere lortu zuen.

 

Bigarren mailan Zubialde eta Aritz Elizegi gartzaindarra suertatu ziren txapeldun.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun