Garaipen garbia lortu du Leitzako Aurrerak Baztanen Nafarroako erregionaleko futbol derbian

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 22a

Beti Gazteko Jon Zabala aranztarrak lau gol egin ditu lehen bi jardunalditan. Lesakarrak Gipuzkoako ohorezko mailako lider dira, bi garaipen garbirekin.

Beti Gaztek eta Doneztebek garaipenak lortu dituzte etxetik kanpo eta autonomikako Baztanek eta Gure Txokoak galdu egin dute; errugbian, puntu bakarragatik garaipena lortu dute Sarako Izarrako gizonezkoek Landetan.

Pixkanaka jokoan sartzen ari dira eskualdeko kirol taldeak 2025-2026 denboraldian. Futbolean, lehen jardunaldia izan dute Nafarroako erregionaleko lehen mailan ari diren Baztan B eta Aurrera taldeek eta elkarren arteko derbiarekin hasi dute denboraldia gainera. Giltxaurdin jokatutako partidan leitzarrak erraz gailendu ziren (1-4). Berako Gure Txokoak ere, Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan, lehen jardunaldia izan zuen Lasarten eta galdu egin zuen. Baztango talde nagusiak ere galdu egin zuen Burlatan. Doneztebek eta Beti Gaztek, aldiz, etxetik kanpo irabaztea lortu zuten eta lesakarrek lider segitzen dute. Errugbian, Sarako Izarrako gizonezkoek ligako lehen partida puntu bakarragatik irabazi zuten Landetan. Eskubaloian, kopan, garaipena lortu dute Errekako talde guztiek eta galdu egin dute BKTko neskek.

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

UCD Burlades 3 - Baztan KE 1 (Aritz Maisterrena)

CD River Ega 1 - Doneztebe FT 2 (Xabier Erasun eta Aimar Jabalera)

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Euskalduna Andoaindarra 0 - Beti Gazte 3 (Asier Taberna eta Jon Zabalak 2)

Nafarroako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Baztan KE B 1 (Julen Meoki) – Aurrera KE 4 (Ugaitz Ugartemendia, Eneko Barriolak 2 eta Joanes Oiartzun), denboraldia hasteko derbia jokatuko zuten igandean Elizondoko Giltxaurdin eta leitzarrak gailendu ziren.

Gipuzkoko gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Ostadar SKT B 1 – Gure Txokoa 0

Nafarroako mutil jubenilen gorengo mailan

SD Lagunak B 3 – Baztan KE A 2 (Antton Telletxea eta Mikel Sansiñena)

CD Cantolagua 1 – Doneztebe FT 1 (Izei Astibia)

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

UD Mutilvera A 3 – Baztan KE B 1 (Aimar Lizasoain)

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailan

Antigua Luberri KE 2 – Gure Txokoa 1 (Ortzadar Iratzoki)

Gipuzkoako mutil jubenilen gorengo mailan

Beti Gazte 2 (Xabier Leiza eta Yeray Gerometta)– Urnieta 3

Nafarroako mutil kadeteen lehen maila autonomikoan

Rotxapea CD 4 - Baztan KE A 0

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

CD Paz Ziganda 6 – Baztan KE B 0

Berriozar CF B 1 – Doneztebe FT A 3 (Aimar Etxeberria, Lukas Ezkurra eta Aimar Gartxitorena)

AD Mendillorri 4 – Aurrera KE 2 (Oier Zabaleta eta Unai Labaien)

Doneztebe FT B 1 (Peio Mariezkurrena) – Berriozar CF C 4

Gipuzkoako mutil kadeteen ohorezko mailan

Oiartzun KE 4 – Beti Gazte 0

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoen kopan

Erreka KE 39 – Uharte 29

Emakumeen kopan

Lagunak 22 - Erreka KE 32

Mutil jubenilak kopan

Erreka KE 21 – Txantrea 9

Mutil kadeteak kopan

Erreka KE 46 – BM Ardoi 23

Neska kadeteak kopan

Anaitasuna A 30 - Baztango BKT 5

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, Frantziako 3. maila erregionalean

Rugby Club Pomarez-Amou 11 – Sarako Izarra 12

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun