Palestina

'Ibaitik itsasora' Palestinaren aldeko ibilaldia eskualdean barna

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 20a

Irailaren 10ean Tuteratik abiatu zen Palestinaren aldeko ibilaldiak gaur du hondarreko eguna. Asteartean ailegatu zen eskualdera, Eltzaburu eta Doneztebe lotuz, eta egunotan Malerrekako, Bertizaranako, Baztango eta Bortzirietako lurretan ibili da. Herritarrek harrera beroa egin diote eta hala ageri da irudi hauetan. 

Gaur, berriz, 09:00etan Irungo San Juan Plazatik aterako da elkartasun martxa, eta 09:30ean Santiago zubian ongietorria eginen diote. 10:45ean Hendaiako Carrefour saltokiaren aitzinean salaketa eginen dute. 11:30ean Hendaiako Herriko Etxeko plaza-Gaztelu zahar-M. Leclerc bulebarra-Mimosa karrika ibilbidea eginen dute eta 12:30erako Sokoburuko merkatura ailegatzea aurreikusi dute. 13:00etan Izarraren plazan, Sokoburu aparkalekuan, hitzartzea eginen dute eta jatekoa eta edatekoa ere izanen da. 

15:30etik aitzinera, berriz, 117 Itsasoaren bulebarrean, Terre Promise ikusgarriaz gain, Maddalen Arzallus eta Aitor Sevier bertsolariak ariko dira eta Xiberoots taldeak kontzertua emanen du. 

Ibaitik itsasora martxari buruzko xehetasunak eta Palestinari elkartasuna adierazteko eskualdean egin diren ekitaldien eta ekintzen informazioa hemen. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun