Nafarroako erregionaleko futbol derbiarekin hasiko dute denboraldia Baztan B eta Aurrera taldeek

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 19a

Errekako emakumeek kopako partida irabazi zuten asteazkenean Barañainen eta liderrak dira orain.

Gainerako futbol talde nagusiek etxetik kanpo jokatuko dute; eskubaloian kopako partidak izanen dituzte Errekako eta BKTko zenbait taldek eta errugbian sasoiko lehen partida jokatuko dute Sarako Izarrako gizonezkoek Landetan.

Pixkanaka jokoan sartzen ari dira eskualdeko kirol taldeak 2025-2026 denboraldian. Futbolean, erraterako, lehen jardunaldia izanen dute Nafarroako erregionaleko lehen mailan ari diren Baztan B eta Aurrera taldeek eta elkarren arteko derbiarekin hasiko dute denboraldia gainera, igande arratsaldean Giltxaurdin. Berako Gure Txokoak ere, Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan, lehen jardunaldia izanen du larunbatean Lasarten. Baztan, Doneztebe eta Beti Gazteko talde nagusiek etxetik kanpo jokatuko dute. Errugbian, Sarako Izarrako gizonezkoek ligako lehen partida izanen dute igandean Landetan. Eskubaloian, koparekin segitzen dute Errekako eta BKTko zenbait taldek. Errekako emakumeek garaipen ederra lortu zuten asteazkenean Barañainen.

 

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

UCD Burlades - Baztan KE, igandean 17:00etan Erripagainan.

CD River Ega - Doneztebe FT, igandean 17:00etan Andosillako Andoia zelaian,

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Euskalduna Andoaindarra - Beti Gazte, igandean 17:00etan Andoaingo Ubitarte zelaian.

Nafarroako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Baztan KE B – Aurrera KE, denboraldia hasteko derbia jokatuko dute igandean 18:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Gipuzkoko gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Ostadar SKT B – Gure Txokoa, larunbatean 17:30ean Lasarte-Oriako Michelin zelaian.

Nafarroako mutil jubenilen gorengo mailan

SD Lagunak B – Baztan KE A, larunbatean 17:30ean Barañaingo Lagunak-en.

CD Cantolagua – Doneztebe FT, larunbatean 18:00etan Zangozan.

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

UD Mutilvera A – Baztan KE, igandean 19:15ean Aranagurenen.

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailan

Antigua Luberri KE – Gure Txokoa, igandean 12:50ean Donostiako Berion.

Gipuzkoako mutil jubenilen gorengo mailan

Beti Gazte – Urnieta, larunbatean 17:30ean Lesakako Mastegin.

Nafarroako mutil kadeteen lehen maila autonomikoan

Rotxapea CD - Baztan KE A, larunbatean 17:00etan Iruñeko El Irati zelaian.

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

CD Paz Ziganda – Baztan KE B, larunbatean, Atarrabiako Peritosen.

Berriozar CF B – Doneztebe FT A, igandean 11:30ean Berriozarren.

AD Mendillorri – Aurrera KE, larunbatean 15:30ean Soto Lezkairun.

Doneztebe FT B – Berriozar CF C, igandean 17:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Gipuzkoako mutil kadeteen ohorezko mailan

Oiartzun KE – Beti Gazte, larunbatean 12:45ean Oiartzungo Karla Lekuona zelaian.

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoen kopan

Erreka KE – Uharte, ortziralean 19:30ean Doneztebeko kiroldegian.

Emakumeen kopan

Lagunak 22 - Erreka KE 32, asteazkenean jokatua.

Mutil jubenilak kopan

Erreka KE – Txantrea, ortziralean 17:30ean Doneztebeko kiroldegian.

Mutil kadeteak kopan

Erreka KE – BM Ardoi, larunbatean 11:30ean Doneztebeko kiroldegian.

Neska kadeteak kopan

Anaitasuna A - Baztango BKT, larunbatean 11:00etan Iruñeko Anaitasunan.

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, Frantziako 3. maila erregionalean

Rugby Club Pomarez-amou – Sarako Izarra, igandean 15:00etan Pomarezen (Landak).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun