Larunbatean, Los Arcosen, Uterga eta Agirrezabala, Matxin III.aren eta Barricarten kontra ariko dira eta igandean, Irunberrin, Otxandorena eta Otano, Zeberio II.aren ordez ariko den Mikelarena oiztarraren eta Ionen kontra
Honela, ligaxkan lider izan diren Xanti Uterga doneztebarrak eta Agirrezabalak, laugarren izan diren Matxin III.aren eta Barricarten kontra jokatuko dute irailaren 20an, larunbatean 18:00etan Los Arcosen hasiko den jaialdian. Lehenengo partidan, Zeberio II.a eta Markel Leatxe donamariarra, Osesen eta Ionen kontra ariko dira.
Irailaren 21ean, igandean 11:30ean Irunberrin hasiko den jaialdian, berriz, bigarren finalerdiko lehen partida jokatuko dute, ligaxkan bigarren izan diren Eloi Otxandorena doneztebarrak eta Otanok, Zeberio II.aren ordez ariko den Mikel Mikelarena oiztarraren eta eta Ionen kontra jokatuko dute. Patxi Zeberiok, lan arrazoiengatik atzerrira joan beharra dauka eta ezin izanen du finalerdiak jokatu. Mikelarena oiztarrak ordezkatuko du. Irunberriko jaialdiko lehen partidan, Oses eta Xuban Ilarregi oiztarra, Koteto Ezkurra III.a doneztebarraren eta Baztanen kontra ariko dira.
Ohi bezala, bi jaialdi hauetako sarrerak ere elkartasun helburuak dituzten elkarteetara bideratuko dituzte. Larunbatekoa ADANO elkartearen alde izanen da (Nafarroan minbizia duten haurren aldeko elkartea) eta igandekoa ANECS elkartearen alde (Eri dauden haurren aldeko Zangozaldeko elkartea). 22 urtetik goitikoek hamar euro ordaindu beharko dute, 16 eta 22 urte artekoek bortz eurp eta ttikiagoek sarrera doan izanen dute.
Finalerdietako itzulerako partidak irailaren 26an Lodosan eta irailaren 27an Aiegin jokatuko dituzte. Irabazleek finala urriaren 4an jokatuko dute urriaren 4an.