Leitzako aurrelaria eta Sunbillako atzelaria, bikote eginez, Aldairen eta Betegiren kontra ariko dira
Hiru partida jokatuko dituzte ortziralean Oñatin. Lehenengoan, gazte mailan Itsasne Lizarralde oñatiarrak, Izaro Sistiagarekin bikote eginez, Maria Balerdiren eta Itxaso Iparragirreren kontra jokatuko du.
Segidan, elite mailao bi partidak jokatuko dituzte. Lehenengoan, Lopez Muruak eta Gamindek, Etxegarairen eta Capellanen kontra jokatuko dute eta bigarrenean, Aldaik eta Betegik, Goiuri Zabaleta leitzarraren eta Nahia Bertiz sunbildarraren kontra ariko dira.
Tentsio handiko jaialdia izanen da, kantxan ikusten denaz gain, ziurrenik kalkulagailuak ere dantzan ibiliko baitira, Bermeoko final handian zein bi bikote izanen diren jakiteko.