Mendiko suteak izateko muturreko sute arriskua bihar eskualdeko herri gehienetan

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 18a

Gaur herri batzuetan abisu laranja, bertze batzuetan horia eta bitan abisu berdea ezarri du Nafarroako Gobernuak. Bihar, berriz, gehienetan abisu gorria izanen da eta eskualdeko lau herritan laranja. Larunbatean, berriz, arrisku mailak beheiti eginen du, eta herri gehienetan abisu laranja izanen da; sei herritan horia eta bakarrean berdea. Ikusiz egunez egun iragarpena albiste barrenean. 

 

 

Gaur, ortzeguna

Herriz herriko datuei erreparatuz, Urdazubin eta Zugarramurdin abisu berdea ezarri du Nafarroako Gobernuak, hau da, mendiko arriskuak izateko abisu moderatua izanen dela erran du. Aranon, Arantzan, Baztanen, Beran, Etxalarren, Igantzin, Lesakan eta Sunbillan, berriz, abisu horia ezarri du, mendiko suteak izateko arriskua altua. Eskualdeko gainerako herrietan, beti ere TTIPI-TTAPAren Hegoaldeko eremua hartuta, abisua laranja da, alegia, sute arriskua hagitz altua da.

Bihar, ortziralea

Bihar, ortziralea, mendiko suteak izateko arriskua handituko da. Beran, Etxalarren, Urdazubin eta Zugarramurdin ez bertze –horietan abisu laranja–, gainerakoetan muturreko arriskua izanen da mendiko suteak izateko.

Etzi, larunbata

Beran, Etxalarren, Igantzin, Lesakan, Sunbillan eta Zugarramurdin abisu horia izanen da; berdea Urdazubin, eta gainerako guzietan abisu laranja.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun