Ikamak, Euskal Herriko ikasle antolakunde ezkertiar, independentista eta feministak, bultzatuta; argazki solidarioen bitartez Palestinako herriari elkartasuna adierazi diote eskualdeko zenbait ikastetxek. «Genozidioa gelditzea» ozenki aldarrikatuz. Ikastetxe horiek argazkietan ageri diren Elizondoko Lanbide Heziketa, Leitzako Amazabal BHI eta Lekaroz BHI izan dira.