Marie Goienetxe senpertarrak, aldiz, irabazi egin zuen Aurizperrin paletaz larruzko pilotarekin
Lau bikoteentzat lehen jardunaldia zen txapelketan eta markagailuko aldea dela eta, bikote irabazleetako pilotariek bosna puntu eskuratu dituzte eta galtzaile izan direnek, aldiz, zero puntu.
Marie Goienetxe senpertarra garaile Aurizperrin
Egun bat lehenago, larunbatean Aurizperriko Ederrena pilotalekuan, elite mailako partidak paletaz jokatu zituzten, larruzko pilotarekin. Marie Goienetxe senpertarra Murillorekin aritu ziren eta bi jokoak irabazi zizkieten Purroy eta Sarasibarri (12-8 eta 12-5). Bertze partidan, hiru jokoak behar izan zituzten eta Nagore eta Zabalzak lehenengoa galdu arrenl hurrengo biak irabazi zituzten Salanuevaren eta Ruiz de Azuaren kontra.