Sei gol eginez eta lider hasi du denboraldia Beti Gazteko futbol talde nagusiak

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 15a

Beti Gazte futbol taldearen 2025-26 denboraldiko lehen partidako hasierako hamaikakoa. 6-1 irabazi eta Gipuzkoako Ohorezko Mailako lehen liderrak dira.

Nafarroako maila autonomikoan lehen garaipena lortu du Baztanek Giltxaurdin eta berdindu egin du Doneztebek; eskubaloian, kopan, irabazi egin dute Errekako gizonezkoek eta berdindu emakumeek

Ez du nolanahi hasi futbol denboraldia Lesakako Beti Gazteko talde nagusiak. Mastegin jokatutako partidan sei gol eginez garaipena lortu zuen eta Gipuzkoako ohorezko mailako lehen liderra da. Sei goletatik hiru taldean lehen partida ofiziala zuen Eloi Basse oronoztarrak egin zituen eta bi Jon Zabala arantzarrak. Nafarroako lehen maila autonomikoan ere garaipena lortu zuen Baztanek Giltxaurdin eta Doneztebek berdindu egin zuen. Eskubaloian, kopako partidan garaipen garbia lortu zuten Errekako gizonezkoek eta berdinketa emakumeek.

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

Baztan KE 1 (Ion Osakar) – CD Lourdes 0

Doneztebe FT 2 (Aimar Jabalera eta Txomin Omar) – CD Lerines 2

Gipuzkoako ohorezko mailan

Beti Gazte 6 (Eloi Bassek 3, Jon Zabalak 2 eta beraien atean) – Deusto 1

Nafarroako kadeteen lehen maila autonomikoan

Baztan A 6 (Aitor Ripak 2, Izai Urrutiak 2 eta Josu Larraiozek 2) – UD Mutilvera B 2

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoen kopan

Anaitazarra 22 – Erreka KE 36

Emakumeen kopan

ECA Malkaitz 27 – Erreka KE 27

Mutil kadeteak kopan

Bardenas BM 26 – Erreka KE 32

Neska kadeteak kopan

Baztango BKT 22 – Valle de Egues 9

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun