Juan Paredes, Txiki eta Angel Otaegiren fusilamentutik 50 urte beteko dira aurten, eta efemeride biribilaren errelatotik, udako kanpaina aurkeztu zuen Ernaik. 50 urte hauetan, Euskal Herriaren askatasunaren alde borroka egin duten belaunaldiei aitortza egiteko, eta egungo gazte belaunaldiei, Euskal Herria askatasunera eramateko indarrak batu eta bultza egin behar dutela gogorarazteko.
Kanpaina bera eta bere helburuak eskualdera ekarri dituzte uda honetan zehar, ekintza diferenteak eskainiz. Hala nola, nola, Lesakan Negu Hurbilak pelikula ikusteko espazio bat eskaini zuen Bortziriko Ernaik. Horrez gain, propaganda dezente egin dute. Oraingoan, ikasturte hasierarekin, olatua hausteko eta kanpainarekin akitzeko, Donostiara joko dute irailaren 14an eta Ekin eta bultza, askatasunera lelopean mobilizatuko dira.
Are, Euskal Herri osoko gazteriari mobilizatzeko deia egin diote eta argi diote: «Irailaren 14an Donostiako karrikak aldarri independentistaz beteko ditugu! Gazteok argi dugu, lekukoa hartu dugu eta Euskal Herria askatasunera ermateko bultzatzeko prest gaude!».
Manifestazioa Donostiako bulebarretik hasiko da 13:30ean, eta joateko kotxe kedada antolatu dute eskualdean. 10:30ean Elizondoko plazan, 11:00etan Donezteben, bordatxoko parkinean eta 11:20ean Lesakan, labaderoko parkinean.