Nafarroako Aldizkari Ofizialean ageri dira Nafarroako Gobernuak heldu den urterako zehaztua duen besta egunen egutegia. Horren arabera, hauek dira egun horiek:
- Urtarrilaren 1a
- Urtarrilaren 6a
- Martxoaren 19a
- Apirilaren 2a: Aste Santua
- Apirilaren 3a: Aste Santua
- Apirilaren 6a: Pazko Astelehena.
- Maiatzaren 1a
- Abuztuaren 15a
- Urriaren 12a
- Azaroaren 2a (Azaroaren 1a igandea tokatuko delako)
- Abenduaren 3a
- Abenduaren 8a
- Abenduaren 25a
Egun horietaz gain, udalerri bakoitzak tokiko besta egun bat aukeratzeko aukera izanen du eta dagoeneko zehaztu ez badu, azaroaren 15a baino lehen jakinarazi beharko dio Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuari, eguna eta arrazoia esplikatuz.