ESKUBALOIA

Kopako partidak izanen dituzte igandean Errekako eskubaloi talde nagusiek

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 12a

Joan den asteburuan lagunarteko partida jokatu zuten BKTko eta Txingudiko neska kadeteek. Baztango neska gazteek kopako partida ofiziala jokatuko dute larunbat goizean Elizondon eta helduek lagunartekoa arratsaldean.

Baztango BKTko talde nagusiak, berriz, lagunarteko partida jokatuko du larunbat arratsaldean Elizondon.

Eskubaloian ere pixkanaka 2025-26 denboraldian murgiltzen ari dira eskualdeko taldeak. Joan den larunbatean Superkopa irabazi ondotik, kopako partida izanen dute Errekako gizonezkoek igande goizean Anaitasunan, Anaitazarraren kontra, baita emakumeek ere Burlatan, Malkaitzen kontra. Baztango BKTko emakumeek, bere aldetik, lagunarteko partida jokatuko dute larunbat arratsaldean Elizondon. BKTko neska kadeteek eta Errekako mutil kadeteek ere kopako partidak izanen dituzte larunbat goizean.

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak kopan

Anaitazarra – Erreka KE, igandean 10:00etan Iruñeko Anaitasuna kiroldegian.

Emakume seniorrak kopan

ECA Malkaitz – Erreka KE, igandean 12:30ean Burlatako Elizgibela kiroldegian.

Emakume seniorrak lagunartekoa

Baztango BKT – Txingudi Eskubaloia, larunbatean 18:30ean Elizondoko kiroldegian.

Mutil kadeteak kopan

Bardenas BM – Erreka KE, larunbatean 11:00etan Mendillorrin.

Neska kadeteak kopan

Baztango BKT – Valle de Egues, larunbatean 11:00etan Elizondoko kiroldegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun