Rig3l trap pop musikariaren kontzertua izanen dute irailaren 12an Donamarian

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 10a

Yoni Salaberria artista goizuetarraren musika proiektua da Rig3l. Izua kontzertua eskainiko du ortzirale arratsaldean Donamariako pilotalekuan.

Ortziralean 19:00etan pilotalekuan, Nafarroako Gobernuaren 30. Kultur programazioaren barrenean adituko da Yoni Salaberria artista goizuetarraren musika proiektua.

Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismo departamentuko Kultur programaren 30. edizioa Donamariara ailegatuko da. Irailaren 12an, ortziralean 19:00etan, trap popa euskaraz egiten duen Rig3len eskutik Izua kontzertua izanen dute Donamariako pilotalekuan.

Izua kontzertua

Rig3l Goizuetako Yoni Salaberria artista gaztearen musika proiektua da. Desberdina izatearen magia berreskuratzeko asmoz, Rig3l proiektuak bizimodu berezi batera hurbiltzen gaitu, eta, batzuetan, gutxiago gehiago dela erakusten digu.

Gitarra elektrikoak, sintetizadore ilunak eta perkusio elektronikoak Rig3l-en soinuaren funtsezkoa zatia dira. Elementu horiek erabiliz, gainditzeko mezu baten alde egiteaz gain, introspekziora gonbidatzen gaitu.

Gauza sinpleek nortasun handia ezkuta dezakete barruan, ezta?

Proiektua, nahiko proiektu berria bada ere, Iruñarock, Navarra Music Export, Atlantikaldia, Santas Pascuas eta Punto De Vista bezalako eszena tokietatik igaro ahal izan da, besteak beste, eta horietako bakoitzean emozioz eta bizitasunez betetako kontzertua eskaini du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun