Gernika-Palestina herri ekimenak antolatuta, Palestinaren alde karrikara ateratzeko deia egina zuten ortziralerako. Elkarretaratze zaratatsuak egin zituzten zenbait herritako plazetan. Eskualdean, Arantzan, Beran, Elizondon, Goizuetan, Leitzan eta Lesakan atera ziren karrikara Genozidioa stop: Israelekiko harremanak eten lelopean. Elkarretaratze zaratatsuak izan ziren gehienak, parte hartzaileei zarata egiteko tresnak eramateko eskatu baitzieten. Argazkiak: Haizea Ziluaga, Arantza Agirre, Eñaut Lasarte, Garazi Loiarte, Markel Adin eta Aitor Arotzena.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.