Astelehenean irekiko dute Nafarroako bertso eskoletan izena emateko aukera

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 6a

Irailaren 8an irekiko dute izena emateko epea eta 26ra arte egiten ahalko da galdetegi hau beteta.

Haurrentzako zein helduentzako 44 bertso eskola antolatu ditu ikasturte  honetarako Nafarroako Bertsozaleen Elkarteak. Tartean, 16 bertso eskola eskualdean izanen dira, aitzineko urtean baino bi gehiago. Irailaren 8an  Hauek dira eskualdeko hainbat herritan antolatutako bertso eskolak.

  • Baztan (Haurren taldea). Asteazkenak, 17:00etatik 18:00etara,  lekua zehazteke. Irakaslea: Alazne Untxalo.
  • Baztan (Helduen taldea). Asteazkenak, 18:00etatik 19:00etara, Arizkunenean. Irakaslea: Alazne Untxalo.
  • Lesaka (LH3-5). Asteazkenak, 15:30etik 16:30*era, Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena.
  • Lesaka (LH6-DBH1). Ortzegunak, 19:30etik 20:30*era, Itturrunxulon. Irakaslea: Ekhiñe Zapiain/Josu Sanjurjo.
  • Lesaka (DBH2-4). Asteazkenak, 19:00etatik 20:00*etara , Itturrunxulon. Irakaslea: Ekhiñe Zapiain/Josu Sanjurjo
  • Lesaka (15-18 urte). Asteazkenak, 18:00etatik 19:00*etara, Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena.
  • Lesaka (Helduak). Ortziraleak, 17:45-19:45*, Arrano Elkartean. Irakaslea: Estitxu Arozena.
  • Bera (LH). Astelehenak, 13:40etik 14:35*era, Labiaga Ikastolan. Irakaslea: Ekhiñe Zapiain/Estitxu Arozena.
  • Bera (DBH). Astelehenak, 16:30etatik 17:30*era, Labiaga Ikastolan. Irakaslea: Ekhiñe Zapiain/Kattin Madariaga.
  • Bera (Gazteak). Ortziraleak, 18:30etatik 19:30*era, Labiaga Ikastolan. Irakaslea: Ekhiñe Zapiain/Estitxu Arozena.
  • Arantza (Haur eta gaztetxoak). Asteazkenak, 14:30etik 15:30*era, eskolan. Irakaslea: Ekhiñe Zapiain.
  • Etxalar (8-13 urte). Ortzegunak, 18:00etatik 19:00*era, Iharrian. Irakaslea: Zehazteke
  • Igantzi (8-13 urte). Astelehenak, 19:00etatik 20:00*etara, Igantziko eskolan. Irakaslea: Ekhiñe Zapiain/Ane Telletxea.
  • Doneztebe (LH3-6). Ortziraleak, 15:00-16:00, San Migel eskolan. Irakaslea: Iker Gorosterrazu.
  • Doneztebe (Malerrekako helduak). Ortziraleak, 18:00etatik 20:00etara, Herrigunean. Irakaslea: Iker Gorosterrazu.
  • Leitza (LH5-DBH). Astearteak, 15:00etatik 16:00etara, Erleta ikastetxean. Irakaslea: Xabat Illarregi.

Izartxoa(*) duten taldeetan, ordutegia adosteko aukera egonen da irakaslearen eta izena emandako ikasleen artean. Talde horietan  izena eman duten ikasleekin batera adostuko da behin-betiko ordutegia, behin izen emate epea bukatuta. Denentzako egokia den egunik edo ordurik adosten ez badute, gehiengoak posible duen orduan emanen dute klasea. 

Haurren matrikulak 80 euroko prezioa da, eta helduenak, aldiz, 140 eurokoa. Izen emateko orduan sortutako zalantzak argitzeko bi manera paratu dituzte martxan: 948 14 37 47 zenbakia eta nafarroa.sustapena@bertsozale.eus helbide elektronikoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun