Agirrezabalarekin batera, ortziralean Zeberio II.aren eta Ionen kontra ariko da Artaxoan eta igandean Matxin III.aren eta Barricarten kontra Altsasun
Artaxoako kiroldegian irailaren 5ean, ortziralean 18:00etan hasiko den jaialdiko lehen partidako lau protagonistak eskualdeko pilotariak izanen dira: Xuban Iturregi iruritarra eta Mikel Mikelarena oiztarra, Jon Sagaseta iruritarraren eta Markel Leatxe donamariarraren kontra ariko dira. Txapelketako partidan, aipatu bezala, Uterga-Agirrezabala eta Zeberio II.a-Ion izanen dira aurrez aurre.
Altsasuko Burunda pilotalekuan irailaren 7an, igandean 17:00etan hasiko den jaialdiko lehen partidan, Oses eta Xuban Ilarregi oiztarra, Koteto Ezkurra III.a doneztebarraren eta Mikel Mikelarena oiztarraren kontra ariko dira. Erran bezala, txapelketako partidan, Uterga eta Agirrezabala, Matxin III.aren eta Barricarten kontra ariko dira.
Txapelketako jaialdi guztiak bezala, Artaxonakoa ere ADANO elkartearen aldekoa izanen da. 22 urtez goitikoek hamar euroko sarrera-dohaintza eginen dute, 16 eta 22 urte artekoek bortz eurokoa eta ttikiagoak doan sartuko dira. Altsasukoa, berriz, Josefina Arregi klinikaren alde izanen da.