Beran, Lesakan eta Donezteben aritzeko aisialdiko hezitzaileak behar ditu Taupa mugimenduak

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 3a

Argazkia: O. Los Arcos / Foku

Nafarroako Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak zehazki bi hezitzaile behar ditu. Horietako bat Donezteben antolatu duen Auzoko Lagunak egitasmorako eta bertzea Lesakan eta Beran Solasean izeneko egitasmoa zuzentzeko. Helburua euskararekin zailtasunak dituzten haurrei laguntzea da eta biak ikasturte osoko ekimenak dira.

Nafarroako Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak hainbat udalekin antolatu du Auzoko Lagunak egitasmoa Donezteben, eta helburu zehatza «euskararekin zailtasunak dituzten haur eta gazteei euskaraz bizitzeko baliabideak eskaintzea da». Horretarako, astero bi orduko saioak eginen dituzte eta taldea gidatzeko hezitzailea behar dute. Hilabetean hamabi lanorduko kontratua izanen du.

Lesakan eta Beran, berriz, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin batera antolatu duen Solasean egitasmorako bertze hezitzaile bat behar dute, «euskararekin zailtasunak dituzten haurrei euskara errefortzua eskaintzeko eta aisialdiaren bidez euskaraz bizitzeko baliabideak eskaintzeko». Kasu horretan astean sei ordu izanen dira, hiru ordu Lesakan eta bertze hirurak Beran. Hilabetean 32 orduko kontratua izanen du.

Bi lan deialdietan, nahitaezkoa da euskarako C1 titulazioa edo horren baliokidea izatea. Hori gabe, euskararen gaitasun proba gainditu beharko dute interesatuek. Horrez gain, euskaraz ongi jakitea ezinbertzekoa izanen da, eta horren harria, «ahozko maila ona, bizia eta adierazkorra» izan beharko du. Aisialdiko begirale titulu ofiziala izatea ere eskatu dute.

Hortik aitzinera, eskualdea ezagutzea, haur eta gazteen aisialdian eskarmentua izatea eta hezkuntza, gizarte hezkuntza edota aisialdiarekin lotutako esperientzia zein ikasketak edukitzea kontuan hartuko dute.

Curriculumak irailaren 12a baino lehen bidali behar dira nora@taupamugimendua.eus helbidera (0034 674 35 19 17). Lanpostua eskuratzen duenak aisialdiko heziketan prestakuntza hartzeko aukera izanen du eta horrekin batera, lanerako koordinazio gune egonkorra.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun