Infernuko Gasnak eskuratu du berriz ere Nafarroako gasnarik onenaren saria

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 1a

4.950 euro ordaindu zituen Iruñeko Jamones Romero enpresak gasna erdiaren truke

Uharte Arakilgo Artzain Egunaren baitan, Nafarroako Idiazabal gasna onenaren lehiaketa egin zuten abuztuaren 31n. Hogeita bat gasna aurkeztu zituzten lehiaketara eta irabazlea Lekarozko Kortariko Borda gasnategiko Infernuko Gasna izan zen. 4.950 euro ordaindu zituen Iruñeko Jamones Romero enpresak gasna erdiaren truke.
Bildots eta ardien lehiaketetan ere hainbat sari lortu zituzten eskualdeko parte hartzaileek.

Ardi muturgorriak
  1. saria: Aitor Agirre (Azpilkueta)
  2. saria: Nerea Mortalena (Arraioz)
Ardi muturbeltzak
  1. saria: S.C. Irigoien (Arizkun)
Bildots muturgorriak
  1. eta 3. sariak Nerea Mortalena (Arraioz)
  2.  saria: Aitor Agirre (Azpilkueta)
Bildots muturbeltzak
  1. saria: S.C. Irigoien (Arizkun)
  2. saria: S.C. Irigoien (Arizkun)
Ustiategi hoberenaren saria
  • S.C. Irigoien (Arizkun)
Hobekuntza genetikoaren lehiaketa
  • Muturgorrietan
    • Esnearen grasa (%): Bengotxea (Urdazubi)
    • Esnearen proteina (%): Manex Urrutia (Azpilkueta)
    • Errapera sartzea: Agoitz Alzugarai (Lesaka)
  • Muturbeltzetan
    • Esnearen proteina (%): Maria Torres (Elizondo)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun