Lesakako Beti Gazteko futbol jokalari eta entrenatzaile ohien bilkura berezia egin zuten abuztuaren 30ean. Zehazki, XX. mende bukaeran - XXI. mende hasieran jubenilen taldea osatu zuten jokalariak (gaur egun 40 urteren bueltan dabiltzanak), horietatik sail bat Doneztebekoak, eta orduan entrenatzaile izandakoak bildu ziren. Larunbat goizean lagunarteko futbol partida jokatu zuten Mastegin, orduan jokalari eta gaur egun epaile den Liborio Ariztia doneztebarraren aginduetara eta gero bazkaria egin zuten Kasinon. 37 lagun elkartu ziren giro ederrean. Argazkia: Izaskun Martinez