Elite mailako finala azken emaitzak erakusten duena baino berdinduagoa izan zen, hasieran batez ere. 0-2aitzinetik izan ziren Rekalde eta Oberena, 8-4 irauli zuten markagailua Apezetxeak eta Lozak, baina sei tanto segidan egin eta berriz ere aitzineratu ziren gorriak, 8-10. Partida bikaina egiten ari ziren lauak, baina urdinek 14-3ko partziala egin zuten, finala eta txapela irabazteko (22-13).
Gizonezkoen elite mailakoa finala gogorra izan bazen, emakumezkoena oraindik gogorragoa eta parekatuagoa izan zen. Berdintasun eta maila handiko partida baten ondotik, Etxegaraik eta Gamindek 22-20 irabazi zieten Goiuri Zabaletari eta Mendibururi.
Promesa mailan, azkenik, Zestauk eta Garañok 22-21 irabazi zieten Etxeberriari eta Leoneti. Hau ere berdintasun handiko partida izan zen eta azken tantora arte ez zen bikote txapelduna erabaki.