Zumaiako Dinastia Etxabe txapelketako finala galdu dute Apezetxeak eta Santestebanek

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 29a

53. Dinastia Etxabe pilota txapelketako txapeldun eta txapeldun ordeak, antolatzaileekin batera, Zumaiako Aitzuri pilotalekuan, sari banaketaren ondotik.

Zumaiako Dinastia Etxabe pilota txapelketaren 53. edizioko finalak jokatu dituzte abuztuaren 28an, ostegun arratsean, Zumaiako Aitzuri pilotalekuan. 23 urtez beheitiko finalean eskualdeko bi pilotari ari ziren bikote eginez, baina galdu egin dute. Beñat Apezetxea goizuetarra eta Endika Santesteban zubietarra hamar tantotan utzi dituzte laster Baiko enpresarekin profesionaletan debuta egitekoa den Unai Amiano irundarrak eta Unax Landa oiartzuarrak.

Goizuetako aurrelariak eta Zubietako atzelariak 22-10 galdu dute bart arratsean, laster profesionaletan debuta eginen duen Amiano irundarraren eta Landa oiartzuarraren kontra

Aurretik, zesta puntako finalean, Erik mutrikuarrak eta Uranga zumaiarrak bi jokoak irabazi zizkieten Agirreri eta Ataini (12-10 eta 12-9) eta esku pilotako jubenil mailako finalean, Altzoko Harkaitz Muruak eta Oiartzungo Aitor Etxeberriak 22-14 irabazi zieten Egurrolari eta Motori.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun