Xorroxin irratiaren Instagram kontua hackeatu dute

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 27a

Xorroxin irratiko lagunek abisatu dutenez, Instagrameko kontua hackeatu egin diete. Azaldu dutenez, atzo arratsaldean agertu ziren lehen mezu arraroak.

Gainera, kontuaren jarraitzaileei mezu pribatuak bidali dizkiete Xorroxinen izenean esteka batean klik egiteko eskatuz, eta hor lortzen ditu hackerrak datuak.

Mezu horiei kasurik ez egiteko eskatu du Xorroxinek eta barkamena eskatu du sortutako eragozpenengatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun