Otxandorenak eta Otanok Nafarroako erremonte txapelketako lidergoa sendotu dute Andosillan

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 25a

Iturregi eta Mitxeo, urdinez, eta Otano eta Otxandorena, gorriz, larunbatean Andosillan. Gorriek txapelketako hirugarren partida irabazi eta lidergoa sendotu zuten.

Nafarroako erremonte profesionaleko hogeigarren txapelketako seigarren jardunaldia jokatu zuten larunbatean Andosillan. Eloy Otxandorena doneztebarrak eta Otanok txapela janzteko faboritoak direla erakutsi zuten eta lidergoa sendotu zuten, Xuban Iturregi iruritarrari eta David Mitxeo doneztebarrari 35-24 irabazita. Jokatutako hiru partidak irabazi dituzte Otxandorenak eta Otanok.

Larunbatean 35-24 irabazi zieten Iturregiri eta Mitxeori eta hirutik hiru irabazi dituzte

Iturregik eta Mitxeok ez zuten huts gehiegi egin, bortz bien artean, baina Otxandorenak 15 tanto eta Otanok 14 egin zituzten.

Lehen partidan, Osesek eta Xuban Ilarregi oiztarrak 30-21 irabazi zieten Jon Sagaseta iruritarrari eta Baztani.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun