Eskualdeko pilotariek txapelak jantzi dituzte Getariako pilota txapelketan

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 8a

Mutiko kadeteetan txapeldun izan dira Errekako Fagoaga zubietarra eta Anzizar doneztebarra. Emakumeen artean, Umore Onako Alize Sagardui goizuetarra txapeldun izan da eta Araitz Legarreta aranoarra txapeldunorde.

Kadete mailako mutiletan txapeldun izan dira Errekako Fagoaga eta Anzizar eta emakumezkoetan, Umore Onako Sagardui txapeldun eta Legarreta txapeldunorde.

Getariako (Gipuzkoa) Salbatore pilota txapelketako finalak jokatu dituzte egunotan. Emakumezkoetan, Umore Onako bi pilotari izan ziren finalean eta Alize Sagardui goizuetarrak, Larraungo Sotilekin bikote eginez, 22-18 irabazi zien Araitz Legarreta aranoarrari eta Oiarpeko Galardiri. Mutilen kadete mailan, berriz, Errekako Hegoi Fagoaga zubietarrak eta Iker Anzizar doneztebarrak 22-13 irabazi zieten Markinako Oruesagastiri eta Albizuri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun