Uholde arriskuak prebenitzeko inbertsioak egin dituzte Beran, Donezteben eta Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 9a

Azkoienen egin dituzte uholdeak saihesteko lanak eta horiek bisitatu bidenabarkoan eman dute inbertsioen berri.

Azkoien izan da Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak uholde arriskuak prebenitzeko bultzatzen dituen esku hartzeak gauzatu dituen lehen udalerrietako bat, uholde eurietara eta uholdeek hiriguneetan duten eraginera egokitzeko programa espezifiko baten bidez, klima-aldaketaren ondorioz azken urteotan bereziki areagotzen ari den muturreko gertaera meteorologiko nagusietako bat.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak 5 milioi inbertitu ditu Nafarroa osoko 29 udalerritan

Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak 5,1 milioi euro inbertitu ditu dagoeneko programa honetako hainbat deialditako laguntzetan, gaur egun Nafarroako 29 udalerritan gauzatzen ari diren azpiegituretako obren 34 proiektutan, eta horiei prebentzio planak edo alerta sistemak ezartzeko diru laguntzak hartu dituzten beste zortzi udalerri gehitu behar zaizkie.

Hainbat herritan 150.000 euro baino gehiagoko inbertsioak egin dituzte, erraterako Lesakan (400.000 euro ) eta Beran (172.000 euro). Donezteben ere egin dituzte inbertsioak. Baztanen ez dute obrarik egin, baina uholdeek arriskuaren kudeakeatarako udal plana egiteko diru laguntza hartu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun