Hiruetan badira eskualdeko kirolariak: Arraiozko Julen Urrutia eta Iruritako Xabier Mitxelena aizkoran eta Berako Ainhoa Etxegarai gaur egungo txapelduna eta Manex Sarasola eta Luken Urtxegi igantziarrak lokotx biltzen. Estefi Etxebeste iturendarrak harri altxatzen erakustaldia eskainiko du.
Hirugarren mailako aizkolari txapelketaren finala
Nafarroako gizonezkoen hirugarren mailako aizkolari txapelketaren finalean Iruñeko sanferminetako kanporaketako bortz aizkolari onenak ariko dira lehian: Julen Urrutia (Arraioz), Beñat Senosiain (Olague), Xabier Mitxelena (Irurita), Ioan Goikoetxea (Etxarri Aranatz) eta Eñaut Oiarbide (Etxarri Aranatz). Bi 45 ontzako eta bi kanaerdiko moztu beharko dituzte eta lehen bi sailkatuak mailaz igoko dira.
Lokotx biltze txapelketak
Nafarroako emakumezkoen lokotx biltze txapelketan hiru emakume ariko dira lehian: gaur egungo txapelduna den Ainhoa Etxegarai beratarra, Leire Herrera (Antsoain) eta Sara Zapata. Txapela izanen dute jokoan eta lehen bi sailkatuak abenduaren 14an Mungian jokatuko den Euskal Herriko txapelketan ariko dira.
Gizonezkoen lokotx biltze txapelketan zazpi kirolari ariko dira, horietatik bi Igantzikoak: Manex Sarasola eta Luken Urtxegi. Beraiekin batera Josu Elizalde (Betelu), Lur Gil (Elkarte), Oier Aierdi (Etxarri Aranatz), Aimar Martinez (Berriozar) eta Ander Arbilla (Larraintzar) ariko dira. Hemen ere, lehen bi sailkatuak abenduaren 14an Mungian jokatuko den Euskal Herriko txapelketan ariko dira.
Txapelketa ofizialez gain, Estefi Etxebeste iturendarrak erakustaldia emanen du harri altxatzen.