Etxeko bi taldeak aurrez aurre izanen dira larunbatean 18:30ean Erreboteko Plazan eta aitzinetik hirugarren posturako lehia izanen dute Doneztebe Ak eta Doneztebe Bk.
Joan den larunbatean helduen finala jokatu zuten Doneztebeko Bear Zanan eta, orain, Laxoa Elkarteak antolatutako gazteen laxoa txapelketaren azken partidak ere jokatuko dituzte, kasu honetan Iruritako Erreboteko Plazan. Abuztuaren 9an, larunbatean 18:30ean hasita jokatuko dute finala lehen fasean bi talde onenak izan diren Irurita Ak eta Irurita Bk. Aitzinetik, 17:30ean, hirugarren posturako partida jokatuko dute Doneztebe A eta Doneztebe B taldeek. Finalaren ondotik luntxa ere izanen dute.
Finalean, Irurita A (Ibon Irazoki, Jokin Ripa, Oihan Etxenike eta Mikel Agerralde) eta Irurita B (Mikel Iñarrea, Mikel Gamio, Jon Mortalena, Aiert Urrutia eta Joseba Arraztoa) izanen dira aurrez aurre. Hirugarren posturako lehian, Doneztebe A (Juanjo Berrio, Ibai Erkizia, Aimar Elizondo, Iñigo Telletxea eta Orkatz Telletxea) eta Doneztebe B (Eneko Mutuberria, Oier Mendiburu, Oier Lopez, Eki Inda eta Eiden Eleta).
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.