Testu berriak baimendutako lanak zehazten ditu, arriskuaren, egoera meteorologikoaren jarraipenaren eta azken egunetako oihan suteen arabera, baina, nolanahi ere, arreta handiz jokatu beharko dela gogorarazten du, suak sortzea eta zabaltzea saihesteko. Bertzeak bertze, traktoreen eta bertze hainbat nekazaritza tresnen erabilera baimentzen du, baita oihan aprobetxamendu lanak eta belar mozte lanak ere Ttipi-Ttapako eremua hartzen duen Kantauri isurialdean.
Halere, Nafarroako Gobernuak gogorarazi du arreta handiz ibili behar dela, datozen egunetan oihan-suteak eragin ditzakeen edozein jarduera saihesteko; izan ere, sute arriskua hagitz handia edo muturrekoa izanen da Nafarroa osoan.