Gaurtik aitzinera, AEMETen eguraldi iragarpenaren arabera, tenperaturak goiti eginen du pixkanaka, eta maximoak 40 gradu zentigradu ingurukoak izanen dira; prezipitazioak, berriz, jaitsi eginen dira. Aurreikuspenen arabera, egoera hori datorren astearen erdialdera arte luzatuko da. Orduan, gaueko tenperatura maximoak ere igo eginen dira, eta, ondorioz, gauean hezetasuna gutxiago berreskuratuko da. Hori dela eta, arriskua handitu eginen da, berez handia bada ere, landaredia idor dagoelako dagoeneko.