Boiseko St. John’s katedralean meza jendetsua ere izan zuten
Arratsaldean, berriz, Boiseko Saint John’s Katedralean meza izan zuten. Urtero egiten dute San Inazioren omenez. Boiseko Oñati dantzariak dantzatu zuten, bai katedralaren kanpoan, baita aldarean ere. Jendetza bildu zen meza entzuteko. Lekurik ez zegoenez, katedraleko azpiko solairu bat egokitu zuten, pantaila handi bat eta aulkiak jarriz, meza entzun nahi zuten lagun aunitz kanpoan ez gelditzeko.