[BIDEOA] Ameriketako eta Euskal Herriko dantzariak bat Boiseko abuztuaren 3ko dantzaldian

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 6a

Abuztuaren 3an ere bat egin zuten Euskal Herriko eta AEBko dantzariek. Honela, Tio Teronen Semeak eta Añorgako Arkaitz dantza taldeko dantzariekin batera, Battle Mountain Oberenak Club (Battle Mountain, Nevada), Elko Arinak Dancers (Elko, Nevada), Utah’ko Triskalriak (Salt Lake City, Utah), Oinkari Basque Dancers (Boise, Idaho), Gauden Bat (Chino, California), Txantxangorriak (Boise, Idaho), Herribatza Dantzariak (Homedale, Idaho) eta San Francisco Zazpiak Bat (San Francisco, California) taldeetakoak aritu ziren.

Goizean talde hauen dantza saioak ikusteko aukera izanen zen Boise Central Arenan. Arratsaldean, berriz, dantzaldia izan zuten. Maite Goizueta berriemaileak aipatu digunez, «AEBko hainbat estatuetako diasporako euskaldunak, euskal-amerikarrak, ahalegin eta lan handia egiten ari dira gure ohiturak, tradizioak eta kultura mantentzeko. Euskara ikasten, gero eta gazte gehiago saiatzen ari dira».

Euskal-amerikar eta Euskal Herritik joandako musika taldeekin, milaka lagun dantzan jarri zituzten, giro ezin hobea sortuz. «Euskal Herrian geundela zirudien, ez AEBn!», dio Goizuetak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun