Tio Teronen Semeak dantza taldearen emanaldia Boisen.
Boiseko jaialdian parte hartu zuten dantzari guziak.
Euskal Jaialdi ederra bikaina izan zen abuztuaren 1ean Idaho Central Arenan bizitutakoa. Milaka lagun, estadio osoa bete zen, euskal musikaz eta dantzaz gozatzeko. Euskal-amerikarrak, Euskal Herritik joandakoak eta, baita ere gure herrikoak ez diren aunitz jende joan zen bertara. Bertzeak bertze, Neomak musika taldea, Tio Teronen semeak, Oinkaris, Arkaitz, Añorgako dantzariak… Bertan bizi izan zena adierazteko, hitzak baino, hobe irudiak eta bideoak ikustea. Irudiak: Maite Goizueta Iaben
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.