[ARGAZKIAK] Euskal kirolen SuperBowla egin dute Boisen

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 5a

Euskal Herritik joandako herri kirolekin Super Bowl egin zuten Boise Arenan uztailaren 31ko gauean. Euskal kirolak izan ziren izar, estadioa betetzen zuten 5.000 ikusleren aitzinean. Ia denok telebistan ikusi izan dugu nola egiten dituzten gauzak Estatu Batuetan: kirola espektakulu eta animazio bihurtzen dute eta giro ezin hobeagoa izan zen, Maite Goizueta berriemaileak aipatu digunez.

Harri jasotzen Mikel Lopetegi Urra, Inhar Urruzuno, Paulo Azpiazu, Gari Garmendia eta Garmele Gisasola Zelai aritu ziren; aizkoran Iker Vicente, Mikel Larrañaga, Julen Alberdi Txikia IV.a, Nerea Arruti eta Aitzol Atutxa eta bertzelako kiroletan (lasto botatzea, adibidez), erakustaldiak egiten, Kerman Perez de Heredia, Jose Martin Bustinza Tubi eta Nerea Egurrola.

Super Bowleko atsedenaldietan garaiko musikari onenek eskaintzen dituzten kontzertuen moduan, Boisen bertsolariak aritu ziren: Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal eta Xabi Paya aritu ziren. Anekdota moduan, Xabi Payak hainbat bertso ingeleraz kantatu zituen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun