Asteburu honetan bi trafiko delitu eta eraso matxista bat erregistratu ditu poliziak Beran, Etxalarren eta Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 4a

Argazkia: Artxibotik

Foruzaingoak jakitera eman duenez, asteburu honetan 32 pertsona atxilotu edota inputatu dituzte Nafarroan eta horietatik hiru eskualdean egin dituzte: bana Etxalarren, Beran eta Elizondon.

Etxalar eta Beran bi pertsona trafiko delituengatik epaitegira bidaliko dituzte eta Elizondon, aldiz, gizonezko bat atxilotu dute eraso matxista bat egotzita. Etxalarren, NA-121 errepidera ateratzean, gizonezko bat 0,81eko alkohol tasarekin atzeman eta espetxeratu dute eta Beran, NA-8304 errepidean, emakumezko bat 0, 37ko tasarekin atzeman eta gidabaimena kendu diote. Orain biak epaiketaren zain daude. Elizondon, aldiz, eraso matxistagatik gizonezko bat atxilotu dute, baina, oraingoz, ez dute erasoaren inguruko xehetasunik eman.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun