Partidaren lehen zatian, gorriak, beteranoak, hasi ziren agintzen eta hiruzpalau tantoko aldea ere izan zuten (6-3, 8-5, 10-6, 12-8, 13-9). Baina partida berdindu egin zen eta 13-13, 15-15, 16-16 eta 18-18koaren ondotik, lehen aldiz aitzinetik izan ziren urdinak 18-19koan. Hiru tantoko aldea hartu zuten gazteek lehenik (20-23, 21-25), baita bortz tantokoa (21-26) eta seikoa ere (22-28). Baina beteranoek lanean segitu zuten eta hogeita hamabina berdintzea lortu zuten. Azken hiru tantoak, ordea, Iturregik eta Mitxeok egin zituzten, partida irabazteko.
Lehen partidako lau protagonistak eskualdeko pilotariak izan ziren eta hauek oraindik partida borrokatuagoa jokatu zuten. Azkenean, Jon Sagaseta iruritarrak eta Markel Leatxe donamariarrak 30-29 irabazi zieten Koteto Ezkurra III.a doneztebarrari eta Mikel Mikelarena oiztarrari.