Lehen partidako lau protagonistak eskualdeko pilotariak izanen dira: Jon Sagaseta iruritarra eta Markel Leatxe donamariarra, Koteto Ezkurra III.a doneztebarraren eta Mikel Mikelarena oiztarraren kontra ariko dira.
Txapelketako jaialdi guztiak bezala, hau ere ADANO elkartearen aldekoa izanen da. 22 urtez goitikoek hamar euroko sarrera-dohaintza eginen dute, 16 eta 22 urte artekoek bortz eurokoa eta ttikiagoak doan sartuko dira.