Zarauzko Jai Alai Erremonte Txapelketaren aurkepena egin zuten asteartean Zarauzko udaletxean. Bertan izan ziren txapelketan parte hartuko duten erremontista gehienak, Oriamendiko ordezkariak eta Xabier Txurruka Zarauzko alkatea. Txapelketa Aritzbatalde pilotalekuan jokatuko da abuztuaren 1ean, 2an eta 3an eta bi multzo edo txapelketa izanen ditu. Lehenengo bi egunetan finalerdiak jokatuko dituzte eta abuztuaren 3an finalak. Jaialdi guztiak 18:30ean hasiko dira.
B multzoan, abuztuaren 1eko finalerdia Segurolak eta Goikoetxea VI .ak Goikoetxea V.aren eta Eskuderoren aurka jokatuko dute. A multzoan, berriz, Aimar Jabalera doneztebarra eta Barrenetxea IV .a, Josetxo Ezkurra II.a doneztebarraren eta Larrañagaren aurka ariko dira.
Abuztuaren 2an finalerdiak honako hauek izanen dira. B taldean: Susperregi-Martirena eta Gurrutxaga-Oier Apezetxea goizuetarra. Eta A multzoan: Ansa II.a eta Aritz Juanenea saldiastarra, Aldaberen eta Azpirozen kontra.
Finalerdietako irabazleek abuztuaren 3an jokatuko dituzte finalak. Partidak hiru jokoetara jokatuko dituzte.