Arkupeak elkarteko bazkideek Benidormera eginen duten bidaiarako izen ematea heldu den astean

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 8a

Urriaren 17tik 26ra joanen dira Benidormera.

Urriaren 17tik 26ra deskantsurako tartea hartu eta Benidormera joanen dira Arkupeak elkarteko bazkideak. Irteerarako izen ematea heldu den astean egin beharko da.

Arkupeak elkartearen irteera klasikoetako bat izaten da Benidormera egiten duena. Aurten urriaren 17tik 26ra eginen dute eta autobusez joanen dira bertara.

Joan nahi dutenek abuztuaren 11n eta 12an eman beharko dute izena 948 45 98 78  edo 618 56 78 37 zenbakietara deituta, edota bulegora joanez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun